Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Goierriko dantzari helduak Ordizian elkartu dira

Dokumentuaren akzioak

Goierriko dantzari helduak Ordizian elkartu dira

Egilea
Asier Zaldua
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Ordizia
Mota
Albistea
Data
2026/03/14
Lotura
Goierriko Hitza

 

Goierriko Dantzari Helduen IV. Topaketa egiten ari dira gaur Ordizian. 2019an antolatu zuten aurrenekoz, Legorretan, eta ohi bezala, Korrika Kulturalaren programazioaren barruan kokatu dute ekimena. Korrika bezala, bi urtez behin antolatzen jarraitzea dute helburu.

Goierriko Dantzari Helduen topaketa eskualdean erromeri bira bat egiteko aitzakian sortu zen, Goierriko dantza talde ezberdinen elkarlanetik, talde horien arteko harremana sendotzeko eta dantza sustatzeko asmoz. Aurtengo topaketan Ataungo Otsoak, Beasaingo Aurtzaka, Idiazabalgo Axari, Lazkaoko Oin Arin, Legorretako Irrintzi Alai, Ordiziako Amets Bide eta Zumarragako Irrintzi dantza taldeetako ehunka dantzaritik gora elkartu dira.

Egun osoko jardunaldia izango dute. Goizean desfilea egin behar zuten, euria dela eta, baina bertan behera utzi dute. Plazan alardea egin dute eta ondoren bazkaltzera joan dira. Bazkalostean, berriz, erromeria izango da Ttipika taldearekin (17:00).

 

Dokumentuaren akzioak