Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Goi mailako dantza eta antzerki eskola bisitatu nahi? Dantzertik aukera emango dizu

Dokumentuaren akzioak

Goi mailako dantza eta antzerki eskola bisitatu nahi? Dantzertik aukera emango dizu

Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak ateak ireki eta eta eskolan sartzeko interesa dutenentzako jardunaldiak antolatu ditu Bilbon eta Gasteizen
Egilea
Jan Echevarria
Komunikabidea
Diario Vasco
Mota
Albistea
Data
2018/03/02
Lotura
Diario Vasco

Gauza harrigarriak egiten dituzten artistak telebistako programetan ikustea ohiko kontua bilakatu da. 'Talent show'-ek indar handia hartu dute azken denboraldian eta euren protagonistek eszenatoki gainean liluratzen gaituzte askotan, beste batzutan zoritxarreko ikuskizunak eskaintzen dituzten arren. Hala ere, inork ezin du zalantzan jarri dantza bezalako ogibideek dakarten exigentzia maila altua, eta, beraz, argi dago edozein emanaldi behar bezala egiteko primerazko formakuntza jasotzea ezinbestekoa dela.

Berdin gertatzen da antzerkigintzarekin, noski. Aktore izan nahi duenak asko ikasi beharko du bere helburua lortu ahal izateko. Gauzak horrela, hori lantzen duen eskola batean sartzeko interesa dutenek aukera izango dute hurrengo egunetan Dantzertik, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak, Bilbo eta Gasteizen antolatu dituen jardunaldietaz gozatzeko. Zentroak ateak irekiko ditu martxoaren 6an eta hilaren 10ean interesdunek lehen pertsonan euren instalazioak, kurtsoak, irakasleak... ezagutu ditzaten.

Dantzertik bi titulazio eskaintzen ditu, Arte Dramatikoko Goi Mailako Titulua eta Dantzako Goi Mailako Titulua, biak lau urteko iraupenekoak eta unibertsitate graduaren baliokideak. Dantzerti zer den, Dantzako Goi Titulazioa nola antolatzen den eta 2018/19ko ikasturteko ikasketetan nola sartu hobeto ezagutzeko, etorkizuneko ikasleentzat informazio eta gerturatze saioak antolatu ditu eskolak.

Saioek 90 bat minutuko iraupena izango dute gutxi gorabehera eta bertaratutakoekin egingo den elkarrizketa irekian oinarrituko dira. Dantzertiren asmoa sarbide irizpideak eta frogak argitzea izango da, eta ikasketa plana nolakoa den eta titulatuen aukera profesionalak zeintzuk izan daitezkeen argitzea. Horrez gain, zuzenean sortutako zalantzak irakasleei galdetzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Jardunaldiak doakoak eta sarrera libreak dira, lekuak bete arte. Anima zaitez eta, nork daki, agian denbora gutxi barru telebistan edota eszenatoki baten gainean egongo zara.

Jardunaldien datak, lekuak eta ordutegiak

Martxoaren 6a:

Gasteizen, Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa. Plaza de las Provincias Vascongadas, 8, 01002 Vitoria-Gasteiz. Ordutegia: 10:00etan.
Martxoaren 10a:
Bilbon, Dantzertin, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola. Sarriko, Ibarrekolanda Plaza, 48015 Bilbo Ordutegia: 12:00etan.
Informazioarekin zerikusirik ez duen dantza ikuskizuna./Reuters
Informazioarekin zerikusirik ez duen dantza ikuskizuna. / REUTERS

 

Dokumentuaren akzioak