Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gogoz eta giro paregabean hartu dute azpeitiarrek Jai Karnabala

Dokumentuaren akzioak

Gogoz eta giro paregabean hartu dute azpeitiarrek Jai Karnabala

Aspaldiko betekadarik handiena hartu dute kaleek Jai Karnabalean, eta askotariko irudiak utzi ditu egunak, Erlo Telebistak osatutako honako bideo honetan ikus daitekeenez
Komunikabidea
Urola Kostako Hitza
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2022/02/27
Lotura
Urola Kostako Hitza

Urtebeteko etenaren ondoren, elegante igaro dute herritarrek Jai Karnabala, eta aspaldiko betekadarik handiena hartu dute herriko txokoek. Izarraitz txistulari taldearen, Udal Musika Bandaren eta Eltziegoko gaiteroen kalejiraren ondotik, jendez bete dira kaleak, eta Erlo Telebistak osatu duen bideoan ikus daitekeen moduan, herritarrek festa gosez ziren eguerdirako. Artzain-inudeenketa danborjoleek kalejira egin dute Itsasi dantza taldearen eskutik, eta sansebastianetako karroza ere ikusgai izan da. Bestalde, sokamuturra ere izan da protagonista goizean zein arratsaldean. Askotariko irudiak utzi ditu Jai Karnabalak, eta egunean zehar hartutako irudiekin zein herritarren hitzekin honako bideo hau osatu du Erlo Telebistak.

Dokumentuaren akzioak