Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gizartearen erritmoari kritika egiten dion 'El arte de no ser' dantza-ikuskizuna aurkeztuko dute aste-akabuan Getxon

Dokumentuaren akzioak

Gizartearen erritmoari kritika egiten dion 'El arte de no ser' dantza-ikuskizuna aurkeztuko dute aste-akabuan Getxon

Egilea
Hodei Torres
Komunikabidea
Hiruka
Tokia
Getxo
Mota
Albistea
Data
2022/10/06
Lotura
Hiruka

Gaur egungo gizarte-eredua eta bere erritmo frenetikoa kritikatzen dituen InPut konpainiaren El arte de no ser dantza-ikuskizuna taularatuko dute aste-akabuan Muxikebarri Antzokian. Aiala Etxegarai koreografo, dantzari eta pedagogoak asmatu, zuzendu eta interpretatutako lan hau Getxoko Kultur Etxeak proiektu eszenikoak sustatzeko Juana Bizkarra egonaldi artistikoaren bigarren edizioan aukeratutako proiektua da.

Ikuskizuna urriaren 8an eta 9an izango da, 19:00etan, Arrigunaga aretoan, eta, emanaldiez gain, jendaurreko entsegu irekia egingo dute hilaren 7an, ordu berean. Azken horretara eta emanaldietara joateko, gonbidapena jaso behar da Muxikebarrin edota Romoko Kultur Etxean.

Atzo, eguaztenean, izan den ikuskizunaren aurkezpenean, Amaia, Agirre Getxoko alkateak nabarmendu du horrelako proiektuen bitartez, Udalak tokiko harrobiaren aldeko apustu sendoa egiten jarraitzen duela, eta gure konpainien lana balioesteko. Egoitza horren bidez, Udalak 10.000 euro emango dizkio hautatutako proposamenari, sorkuntza-proiektu integrala sustatzeko eta konpainiei antzerki-, koreografia- eta eszena-lanak ekoizteko eta muntatzeko espazio eszenikoa eta baliabide profesionalak eskaintzeko. 

Bestalde, Aiala Etxegaraik adierazi duenez, El arte de no ser hausnarketarako gune gisa planteatu da, "egungo bizimodu estresagarria, arnas hartzeko denborarik ematen ez duenari kritika egiteko". Dantza-piezaren protagonista eguneroko kaosaren munduan barneratzen da, normalean egin behar dituen lan ugariek markatuta, hori guztia sare sozialek zurrunbilo horri tentsioa gehitzen dioten bitartean, erritmo biziz eta atsedenik gabe egin behar diren ekintza ugari, benetako errealitatea desitxuratzea lortzen dutenak. Lan honen bidez, InPut konpainiak gizakiak eguneroko erruletatik ateratzeko duen ezintasuna islatu gura du, gelditzea gutxietsita dagoen gizarte batean. 

Dokumentuaren akzioak