Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gizartearen begiradaren mutazioak dantzan aipagai

Dokumentuaren akzioak

Gizartearen begiradaren mutazioak dantzan aipagai

Philippe Saire konpainiak «(ob)seen» izeneko sorkuntza eskainiko du gaur gauean

Komunikabidea
Gara
Tokia
Biarritz
Mota
Albistea
Data
2003/09/16

«Ikusgarria lantzerakoan, bat-batekotasunetik abiatu gara. Gaia oso zabala denez, bat-batean bidez hobeto heldu diogu gaiari. Dantzaren bidez oso zaila da gai hau tratatzea, eta beraz, bereziki sentsualitatea eta sexualitatea aipatu dira», gogoratu zuen Philippe Sairek. Sei dantzariren arteko gorputzen harremana agertzen da ikuskizun honetan. «Bi zatitan banatuta dago, lehen zatian sentsualitatea lantzen da bereziki, bigarrenak, aldiz, askoz irudi gogorragoak azaltzen ditu», gaineratu zuen.



Gau honetan Casinora hurbilduko diren ikusleei sei dantzariren artean sortutako eszena laburren bidez helaraziko diete tematika hori.



«Gaur egun noraezean dagoen irudiaren aurrean, ikusgarri berri hau eragingarri gisa ageri zaigu. Gustukoak edo alderantziz mingarriak iruditzen zaizkigun irudi horien aurka, jokoan diren sentsazioak ikertzen ditu», goraipatu zuen koreografoak. "(Ob)seen" Philippe Saireren azken sorkuntza honetan aipagai den gizarte gai horrek zerikusi handia dauka koreografo Suitzarrak orain arte landu dituen gaiekin. Orotara, 19 koreografia sortu ditu eta Philippe Saire izan da Suitzan dantza garaikidea bultzatu duena.



1986an Lausanne hirian sortu zuen konpainia eta laster ospea lortu zuen nazioartean. Koreografoak berak adierazi zuen bezala, arteen aniztasuna maitatzeaz gain, gustuko du bere lanetan umorea, mugimendua eta misterioa lotzea. Izan ere, azken ikusgarri honetan, irudien gogortasunaren aurrean umorea nahasi nahi izan du.

Dokumentuaren akzioak