Dokumentuaren akzioak
Gizartea Haweia Dabke dantza talde palestinarra, Itsas Etxean
Hamasei gaztek osatzen dute taldea, eta Ipar Zisjordadniako Askar errefuxiatu gunean bizi dira horiek; Nablusen, zehazki. Hondarribiko Udalaren eta Etxara Hondarribia elkartearen lankidetzari esker egin dute geldialdia Hondarribian.
Libanoko dantza herrikoi bat da Dabkea, eta arabieraz “zapateatu” esan nahi du. Dantzaren jatorria lokatza zapaltzeko ekintzan dago, baina ez edozein lokatzetan; etxeen pitzadurak konpontzeko behar zuten lokatzetan baizik. Talde handiak elkartzen ziren, eta eskuetatik helduta urratsak eginez aurrera eta atzera ibiltzen ziren lokatza berdindu arte. Lan nekeza eta aspergarria zen hura, eta ondorioz jendeak abestu eta urratsen erritmoan dantzatzen zuen. Horrela sortu zen, beraz, Dabkea dantza herrikoia. Gaur egun ospakizun guztietan dantzatzen da, eta Palestinako herriaren nortasunaren eta erresistentziaren sinbolo bihurtu da berau. “Hemen gaude eta hemen jarraituko dugu” esateko modu bat da haientzat.
Dokumentuaren akzioak