Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gizartea Bueltan dira Igandeak Dantzan

Dokumentuaren akzioak

Gizartea Bueltan dira Igandeak Dantzan

Hilaren 13an, igandearekin izango dute ikasturteko lehen hitzordua adinekoek.
Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Albistea
Data
2024/10/04
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
Igandeak dantzan saioa atzo Zumardian. Argazkia: Beñat Irasuegi

Energiaz beteta dator beste behin ere, Igandeak Dantzan iniziatiba. Udarako etenaldiaren ondotik, urriaren 13an egin dute ikasturte berriko lehen zita. Adinekoei begirakoa da programa, eta horren barruan, dantzatzeko aukera dute zuzeneko musikarekin.

Udalak nabarmendu egin du aurreko ekitaldietan izan duen arrakasta, eta denboraldi berrian ere hala izango dela espero dute. Udaleko departamentu ezberdinen eta erretiratu klubetako ordezkarien arteko elkarlana eta ilusioaren emaitza da Igandeak Dantzan.

Helburua, parte hartzaileei elkar ezagutu, gustuko dantzekin disfrutatu, eta herriko kultur ekintzetara gerturatzeko espazioa eskaintzea da. urtea bukatu aurretik hiru saio egingo dituzte denera, hirurak Niessen kulturgunean. Lehena, hilaren 13an izango da; bigarrena, azaroaren 10ean, eta hirugarrena berriz, abenduaren 15ean.

Saio gutziak 18:00etan hasiko dira, sarrera doakoa izango da, eta ez da gonbidapenik beharko.

Dokumentuaren akzioak