Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gizakunde Eguna ospatuko dute otsailaren 16an Erratzun eta Arizkunen

Dokumentuaren akzioak

Gizakunde Eguna ospatuko dute otsailaren 16an Erratzun eta Arizkunen

Arratsean etxez etxe ibili ondotik, Jantzilo epaituko, eta hala erabakitzen bada, erreko dute
Egilea
Ttipi-ttapa
Komunikabidea
Erran
Mota
Albistea
Data
2019/02/14
Lotura
Erran

Otsailaren 16an Gizakunde Eguna ospatuko dute Errantzun eta Arizkunen, Jo ala Jo elkarteak antolatuta. Larunbateko ospakizuna Erratzuko Etxelebert elkartean eginen duten bazkariarekin hasiko da. 18:00etan Erratzutik Arizkunerako bidean abiatu eta etxez etxeko eskea eginen dute. Geldialdietan sagardantza eta mozorrodantzak eskainiko dituzte. Arizkungo elkartean afaldu baino lehen Jantziloren epaiketa eta erretzea eginen dute plazan, horrela erabakitzen bada. 22:30 aldera afaria izanen dute elkartean eta gauerditik aitzinera bestak Gamioxarrean izanen du segida.

Gizakunde Eguna ospatuko dute otsailaren 16an Erratzun eta Arizkunen
Jantzilo erretten, Gizakunde egunean.

Dokumentuaren akzioak