Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gizakunde Eguna ospatuko dute otsailaren 15ean Arizkunen eta Erratzun

Dokumentuaren akzioak

Gizakunde Eguna ospatuko dute otsailaren 15ean Arizkunen eta Erratzun

Erratzun, afal aitzinetik Jantzilo epaitu eta, horrela erabakitzen bada, erre eginen dute

Otsailaren 15ean, larunbatean, Gizakunde Eguna ospatuko dute Arizkunen eta Erratzun. Arratsaldeko 4:30ean Arizkungo Gamioxarrean hasiko dira mozorroak prestatzen (mozorro txuriak, beltzak, hartza eta har­tzazaina, sagardantzariak, joaldunak, musikariak, fanfarrea…). Bakoi­tzak bere mozorroa eraman beharko du.
Komunikabidea
Ttipi-Ttapa
Tokia
Baztan
Mota
Albistea
Data
2014/02/14
Lotura
Ttipi-Ttapa

18:00etan Arizkundik Erratzurako bidea hartuko dute, Arizkungo plazan sagardantzak dantzatu eta gero. 20:00 aldera ailegatuko dira Erratzura eta etxez etxeko eskea eginen dute. Geldialdietan sagardantza eta mozorrodantza eskainiko dituzte. Afaldu baino lehen herriko plazan bertsolariekin Jantzilo epaitu eta, horrela erabakitzen bada, erre eginen dute. Atseko 10etan afaria izanen da Etxelebertzeko txokoan (afariko txartelak Zubipuntan eskuragarri). Ondotik, alimaleko besta izanen da.

Etxez etxeko eskea eginen dute Erratzun.

Etxez etxeko eskea eginen dute Erratzun.

Dokumentuaren akzioak