Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gizakunde Eguna ospatuko dute ilbeltzaren 31n Erratzun

Dokumentuaren akzioak

Gizakunde Eguna ospatuko dute ilbeltzaren 31n Erratzun

Afal aitzinetik Jantzilo epaitu eta, horrela erabakitzen bada, erre eginen dute

Gizakunde Eguna ospatuko dute ilbeltzaren 31n, aurtengoan Erratzun. Desilearen hasiera arratsaldeko 7etan eginen dute Erratzuko kanposantu paretik. Bertan parte hartuko dute mozorro txuri eta beltzek, hainbat herrietako sagardantzariek, txistulariek, joaldunek, Bizkargain fanfarreak, bertsolariek, hartzak eta hartzazainak, Jantzilok eta nahi duen orok, hori bat, mozorraturik. Horretarako, mozorro tailerrak ere egiten ari dira ttuntturruak egiten ikasteko asmoz.
Komunikabidea
Ttipi-ttapa
Tokia
Baztan
Mota
Albistea
Data
2015/01/28
Lotura
Ttipi-ttapa

Plazan bertsolariek lagunduta Jantzilo epaitu eta, horrela erabakitzen bada, erre eginen dute. Atseko 10etan afaria izanen da Etxelebertzeko txokoan (afariko txartelak Zubipuntan eskuragarri). Ondotik, alimaleko besta izanen da akordeoilari eta Ttirri&Tterri diska jartzaileekin.

Hainbat herritako sagardantzariak ariko dira Gizakunde egunean.

Hainbat herritako sagardantzariak ariko dira Gizakunde egunean.

Dokumentuaren akzioak