Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gizakiaren amets unibertsala

Dokumentuaren akzioak

Gizakiaren amets unibertsala

Bihar, azaroak 12, larunbata, Arrasate Amaia Udal Antzokian, 18:00etan, Aracaladanza taldeak Vuelos koreografia egingo du XII. Dantza Zirkuitua programaren barruan.
Egilea
Dantza Zirkuitua
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2016/11/11
Lotura
Nontzeberri

Leonardo da Vinci eta hegaz egiteko ametsa dira obraren gakoak, eta jakintzaren eta sorkuntzaren esparru guztiekiko interesa adierazi zuen Errenazimenduko gizon horrek. Bere bultzada sortzailea erabiliz aireztatu nahi izan dute irudimena talde honetako kideek, eta hala, Leonardoren makinak, diseinuak, planoak, pintura eta eskultura dira lan eszeniko honen inspirazioaren abiapuntua.


“Aracaladanzak gizakiaren amets unibertsala miatuko du: hegada. Errenazimenduko artistak bizi izandako errealitatearen ikuspegi bikoitzak (jakina baita Leonardok eskuinetik ezkerrera idazten zuela) ematen dituen aukera eszenikoak miatuko dira ispiluen bidez. Automatak ere izango dira lanean, bideoa, irudimenaren proiekzioa, protagonista izanik”.

Enrique Cabrera koreografoaren proiektua da konpainia, eta horri esker, arte eszenikoen erreferentzia bihurtu da. Haren lanak Europako, Afrikako, Amerikako, Australiako eta Asiako antzoki handietan agertu dira. 2010ean Haur eta Gazteentzako Antzerki Sari Nazionala eskuratu zuen.

Gizakiaren amets unibertsala

Dokumentuaren akzioak