Dokumentuaren akzioak
'Giselle' moldaviar erara, Donostian
Moldaviako Balet Klasikoak eta Orkestra Filarmonikoak eskainiko dute balet ikuskizuna gaur Kursaalean
Zuzendariak eta bakarlariak adierazi dutenez, Giselle-ren bertsio klasikoa emango dute, eta ehun urtetik gora dituen obra horren historia eta tradizioa errespetatuko dute. Hala, gaurko ikuskizunean «zuzeneko musika bakarlariaren eta zuzendariaren arteko sortze prozesua nola bilakatzen den» ikusi ahalko da. Agafita eta Shevtsova oso gustura azaldu dira beren errepertorioko baletik adierazgarriena Donostian lehen aldiz interpretatuko dutelako. Gainera, urte asko igaro dira Donostian Giselle azken aldiz antzeztu zenetik.
TRADIZIO HANDIKOAK. Moldaviako Balet Klasiko Nazionala eta Orkestra Filarmoniko Nazionala tradizio handiko bi erakunde dira Moldavian. Balet Klasiko Nazionala 1957an sortu zuen, Moldaviako hiriburuan, Chisinaun, San Petersburgon dantza ikasketak bukatu zituen dantzari talde batek. Hasiera-hasieratik bere errepertorioan obra ezagunak sartu zituzten eta Giselle-z gain, Loti ederra, Espartaco, Copelia , Carmen eta Beltxargen aintzira sarritan antzeztu izan dituzte.
Europan zehar bira ugari egin eta Vietnam, Taiwan eta Perun ere interpretatu ditu antzezlan klasiko horiek Moldaviako Balet Nazionalak. 1998an Juri Grigorovitx koreografoak Moldaviako Balet Nazionalaren aldeko hautua egin zuen Intxaur-kraskailua-ren bere bertsioa Moskuko Bolshoi antzokian estreinatzeko.
Dokumentuaren akzioak