Dokumentuaren akzioak
'Giselle' edo balet klasikoaren harribitxi bat
Baleta ð Moldaviako baletak eta Orkestra Filarmonikoak eskainiko dute obra Kursaalean
1841ean estreinatu zuten Parisen Giselle opera, eta garai guztietako balet erromantikoaren harribitxitzat hartua dago ordutik.
Nadejda Scepaciova dantzaria izango da Giselle Kursaalean. Moldaviako baleteko lehen dantzaria da. 1957an sortutako baleta da Moldaviakoa, Loti ederra, Espartako eta Beltxargen aintzira handiak eta Moldavian sustraitutako lanak egin dituzte, Eminescuren poeman oinarrituriko Luceafard, esate baterako.
Baleta Moldaviako Orkestra Filarmoniko Nazionalarekin etorriko da. Scepaciovak esana du orkestrak zuzenean jotzeak emozio asko eragiten dituela eta lanari bizitasun handia ematen. Publikoarengandik hartzen duen berotasuna ematen du dantzariak.
Obra: 'Giselle', Moldaviako baletaren eta Orkestra Filarmoniko Nazionalaren eskutik. Lekua: Donostiako Kursaala. Eguna: Maiatzaren 16a. Ordua: 19:30ean.
Dokumentuaren akzioak