Lore Gazteak Dantza Taldeak gaur, maiatzak 24, “Arkupeien” dantza sorta baten emanaldia kaleratu du. Arrasateko gaiteroek sortutako doinuetan oinarrituako danza sorta da. Emanaldia Iturriotz kaletik behera hasi da, kriskitina joz egin duten dantzarekin. Dantza errepikatzen joan dira Portailoiko arkupera iritsi arte.
Portaloian, besteak beste, zinta dantza egin dute. Hortik, arbolapeta aldera joan dira makilekin dantza eginez. Hasierako kriskitinen dantza errepikatuz eman diote ekitaldiari amaiera. Eguraldia lagun, gaiteroek eta dantzariek Arrasate erdiguneko giroa alaitu dute emanaldi osoan zehar.