Dokumentuaren akzioak
Giro onean joan zen Santixabel eguna
Santixabel eguna gogoz ospatu zuten atzo usurbildarrek. Euria bereak eta bi egiten saiatu bazen ere, festa giroa izan zen herrian goizetik gauera bitartean.
Ondoren salda eta lore banaketa gagauzatu zen, hau ere pilotalekuan. Herritarrek haragi egosia, txorizoa nahiz salda beroa hartzeko aukera izan zuten edariarekin batera eta loreak ere banatu zituzten era berean.
Arratsaldean, Usurbilgo Pilota Txapelketako finalak izan ziren pilotalekuan. Herri mailako finalean Joseba Bengoetxea eta Altunak lortu zuten garaipena Galarraga eta Iker Zinkunegiren aurka eta final nagusian Onsalo eta Asier Arruti herritarrak lortu zuten garaipena Yoldi eta Landiribarri irabazita.
Txosnagunean ere mugimendu handia izan zen arratsaldean. Mus txapelketa izan zen lehendabizi eta trikitixa festa ere ikusgarria izan zen. Herriko trikitilarien txanda izan zen lehendabizi eta Imuntzo eta Belokiren emanaldia ondoren.
Gaur ere jarraiena izango dute Santixabel jaiek eta haurrak izango dira protagonista nagusiak, umeen eguna izango baita gaurkoa.
GAURKO EGITARAUA
Haurren eguna
10.00. Umeen Eguneko dantzarekin ginkanaren hasiera.
10.30-13.00. Ludoteka: Puzgarriak Dema plazan. Eguraldi txarra balitz, Oiardo Kiroldegian. Jokoak frontoian, Ondoren, erraldoi eta buruhandiak trikitilariekin.
14.00. Umeen lagunarteko bazkaria frontoian (norberak ekarrita).
15.30-17.30. Pottokak Artzabalen eta ludoteka, puzgarriak Dema plazan.
17.00. Frontoian, Irrien Lagunekin 'Arrantzara dantzan'.
18.00. Txokolate jana frontoian. Ondoren, buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin
19.00. Paella txapelketa eta dastaketa afaria txosnetan.
Sokadantza. Mertxe Aizpurua alkatea eta zinegotzi batzuk izan ziren besteak beste atzo goizean frontoian dantza egin zutenak.
Dokumentuaren akzioak