Eguzkia lagun San Saastin ermitan bildu ziren, patroiaren egunean, lakuntzarrak. Txistorra, txokolatea, piperropilak... ez zen ezer falta izan. Arratsaldean kintoek Alkate Dantza eskaini zioten alkate eta zinegotziei, eta jai giroak luze jo zuen larunbatean. Igandean erraldoi eta buruhandien kalejirak jendetza bildu zuen.
Dokumentuaren akzioak
Giro ederrean joan dira sansaastinak
Javier Andueza eta Jesus Mari Arzak piztu zuten sansaastinetako festen hasierako suziria. Aurten 15 piperropil aurkeztu zituzten txapelketara, eta, atzera ere, Cristina Razkin izan zen txapelduna. Danborrada giro onean joan zen, eta aurten Lakuntzako Pertza elkarteak Miguel Angel Asurabarrena omendu zuen, bera baita Lakuntzako Pertza egunerako astoa zaindu eta prestatzen duena. Hark, zendutako aita izan zuen gogoan.
Dokumentuaren akzioak