Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Giro ederrean eta parte hartze handiarekin joan dira Igantziko inauteriak

Dokumentuaren akzioak

Giro ederrean eta parte hartze handiarekin joan dira Igantziko inauteriak

Elgorriagako Hilarionen bi lagunendako otorduaren sariduna ez da agertu oraindik eta zozketaren ondotik bingoa ere izan zuten larunbat gauean

Giro ederrean eta gazteen parte hartze handiarekin joan dira Igantziko inauteriak. Ortzirale goizean Berrizaun eta Frain aldeko baserrietan ibili ziren gazteak eta arratsaldean Sarrola eta Lasaga inguruetan. Larunbatean, berriz, Irisarri, herria, Unanu eta Piedade gaineko inguruan ibili ziren. Aurtengoan ere, Elgorriagako Hilarion jatetxean bi lagunendako otordua zozketatu dute eta berrikuntza moduan, bingoa ere egin zuten larunbat arratsaldean.
Egilea
Ttipi-Ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Igantzi
Mota
Albistea
Data
2017/02/20
Lotura
Erran

Hilarion jatetxeko otorduei dagokienez, lehen zenbaki sariduna 46a izan zen- Larunbatean ez zen saridunik agertu eta hamabortz egunetan agertzen bada, hurrengo zenbakia 101 izanen da. Hau ere hamabortz egunen buruan agertuko ez balitz, 21a izanen da zenbaki sariduna.

Zozketaren ondotik bingoa ere egin zuten eta jende aunitz bildu zen. Lerroa egiten zuenak txorizo bat izan zuen saritzat eta Faustino Tabernak lortu zuen. Bingoa, berriz, Ramontxo Retegik egin zuen eta honek urdaiazpikoa etxeratu zuen.

Mozorro guztiek eskerrak eman nahi dizkiete herritar guztiei bi egun hauetan emandako babesa eta laguntzarengatik, «baita herrira agertu eta hurbildu diren guziei ere!».

Giro ederrean eta parte hartze handiarekin joan dira Igantziko inauteriak

Mozorro gazte kuadrilla handia ibili zen auzoz auzo Igantzin. Argazkia: Oskar Txoperena         

Dokumentuaren akzioak