Dokumentuaren akzioak
Giro ederrean egin zituzten herritarrek dantza soka saioak
Larunbatean egun guztian zehar aritu ziren dantza saioak eginez parte hartu zuten 65 inguru neska eta mutilek
Baserriz baserriko ibilbidea bukatzean herrian elkartu ziren bi taldeak eta Alkartasuna biltokiaren aurrean egin zuten hurrengo saioa. Ordurako ateri zegoen. Bertan zain zegoen elkarteko lehendakaria Manuel Odriozola. Honek ere agurra dantzatu zien, bere garaian aritu baitzen Odriozola dantza-sokan. Ondoren herriko plazara joan ziren eta han herritarren aurrean mutilek dantza soka egin zuten. Jende dezente izan zen saioa ikusten.
Hurrengo hitzordua Kuku elkartean izan zen. Bertan ondo bazkaldu zuten denek: babarrunak, aza eta odolkiarekin. Arratsaldean nesken txanda izan zen eta eguerdian mutilek bezala, hauek ere agurra, desafioa eta bakoitzari ikuslegoaren artean bikotea topatu ondoren, arin-arina eta fandangoa dantzatu zuten.
Bina ez zen hor amaitu fetsa. Ondoren erromeria egin zen trikitilariekin eta herriko Ezein eta Izeba Pilarren Ilobak taldeekin. Zer jan eta edan ere egn zen. Aipatzekoak Gazte Asanbladakoek prestatutako taloak. Antolatzaileak pozik geratu ziren egindakoarekin eta datorren urten ere espero dute dantza soka berriz antolatzea.
Dokumentuaren akzioak