Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Giro ederra izan dute errege bezperan Zubietan

Dokumentuaren akzioak

Giro ederra izan dute errege bezperan Zubietan

Goizean herriko gaztetxoak, joareak jantzita, eskean ibili ziren; eta ordu ttikitan helduek hartu zuten lekukoa. Argazkiak eta bideoak: Izaskun Zubialde.
Egilea
Ttipi-ttapa
Komunikabidea
Erran
Mota
Albistea
Data
2019/01/07
Lotura
Erran

07:00 aldera hasi ziren joare soinuak herrian. Lehenik Mendrasa eta Aurkidiko baserrietara egin zuten bisita eta 09:00 aldera herrira bueltatu ziren. Etxez etxe joareak astiduz eskean ibili ondotik, Amezti eta Azkotako baserrietara joan ziren eta 15:00etan akitu zuten eskea. Goizean 4-14 urte bitarteko 30 lagun herrian barna ibili ziren. 

Ilunabarrean herriko joaldunak Doneztebeko erregeen kabalgatara joan ziren eta ondotik, Herriko Ostatuan, Errandonean eta estalpean afariak izan zituzten. Azken horretan, bertaratu ziren 45 lagunek Irazu eta Gaztelumendiren bertsoez gozatzeko aukera izan zuten. 

Goizaldeko 03:15 aldera, berriz ere, joare hotsak hasi ziren. Helduek lekukoa hartu eta gerriak astintzeko baliatu zuten. Beste urte batez, herritar guztiendako egun gustagarria izan da errege bezpera. 

Dokumentuaren akzioak