Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Giro bikainean egin dute soka dantza Zubietan

Dokumentuaren akzioak

Giro bikainean egin dute soka dantza Zubietan

Egilea
Sara Ibarguren
Komunikabidea
Hirutxuloko hitza
Tokia
Zubieta
Mota
Albistea
Data
2022/07/25
Lotura
Hirutxuloko hitza

Zubietako soka dantza

Festetako hirugarren eguna dute gaur Zubietan, eta eguerdian soka dantza egin dute plazan Donostiako Udalaren txistulari taldearen laguntzarekin. Eguraldia lagun, jende andana elkartu da bertan lehenengo hamaiketakoa egin, eta, jarraian, dantzak ikusteko. 

Jaiak direla eta, asteburua ere gogotsu hartu dute Zubietako bizilagunek eta giro itzela izan zuten larunbatean txupinazoan eta Skakeko, Perlata eta Fan&Go taldeen kontzertuetan, besteak beste. Atzo, igandea, herri afariaren ostean Laiotz taldearen kontzertua izan zen gaueko protagonista.

 

 

Dokumentuaren akzioak