Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Giro “polita” izan da Erromeidxen

Dokumentuaren akzioak

Giro “polita” izan da Erromeidxen

Komunikabidea
Bermeoko hitza
Tokia
Bermeo
Mota
Albistea
Data
2012/04/23
Lotura
Bermeoko hitza

Goizean egindako euria «pena» izan zela esan du Ormazak. «Nire ustez, apur bat hotz geratu zen goizekoa, ez dakit eguraldia izango zen. Halanda guzti be, aipatzekoa da Alde Zaharra handia dela eta taldeak sakabanaturik ibili zirela. Uste dut lar handi geratu zaigula Alde Zaharra». Talde guztiak Goiko Plazan bildu ostean portura jaitsi ziren, eta hango giroa «politagoa» izan zela aipatu du. «Portuan denok egon ginen elkarrekin eta beste giro bat zegoen». Arratsaldean, Artza frontoiko giroa «ederra» izan zela aipatu du. «Abestiak lehenengo eta dantzak geroago, 22:00ak ingurura arte izan ginen bertan».

Erromeidxe antolatzen jarraituko dutela esan dute, «baina jende gehiagok parte hartu gura du. Bazkaltzeko frontoia txiki geratu da», esan du.

Zozketako zenbakia: 42

Erromeidxen zozkatu duten antzinako soinekoa 42 zenbakia duenari dagokio. Zenbaki horren arduraduna apirilaren 28a baino lehen agertu beharko da Gizarte eta Kultura Etxean. Bestalde, 309 zenbakia duenarentzat izango da jantzia. Bigarren zenbaki horren arduraduna maiatzaren 5a baino lehen agertuko ez balitzateke 1109 zenbakiak hartuko luke saria.

Dokumentuaren akzioak