Dokumentuaren akzioak
"Giri" sutara, Libertimendutik Dibertimendura Añorgan
Tradizio luzeko ekimena da inauterietako libertimenduena eta azken urteetan hainbat herritan suspertze nabarmena izaten ari da; gainera, aurrez inoiz halakorik izan ez den hainbat lekutan ere eredu hori baliatu dute inauteri propio bat sortzeko. Añorgakoa da kasu horietako bat.
Dibertimendua deitzen diote urteroko inauteri festa horri; ‘Giri’ pertsonaia epaitu eta sutan erretzen dute, kantua eta dantza dira protagonista eta herri giroa piztea dute helburu.
Orain arteko bideaz hitz egin du ‘Herri inauteriak, iragana ate joka’ podcastean Gari Otamendi sustatzaileak.
2022ko Dibertimendua, Dantzan.eus:
Dokumentuaren akzioak