Dokumentuaren akzioak
Gipuzkoar erako aurresku lehiaketa datorren asteburuan jokatuko dute
Orain arte zortzi dantzarik eman dute izena, baina astelehen eguerdia arte zabalik dago izen emateko epea. Parte-hartzaileek gipuzkoar erako aurreskua osatzen duten lau dantzak egin beharko dituzte: aurkez aurke edo desafioa, eskua aldatzeko soinua edo alpargata izenekoa, agurra eta zortzikoa. Zortzikoa dantzatzeko txistulariak bost piezaren artean aukeratuko du, dantzariek ez dezaten aurretik jakin zein doinutan dantzatu behar duten.
Iaz, Aiert Beobide nagusi
Euskal Herriko gipuzkoar aurresku txapelduna aukeratuko duen epaimahaia Jose Luis Vallejok, Izaskun Emazabalek, Xabier Mendizabalek, Xanti Bañalesek eta Monika Bañalesek osatuko dute.
Irabazleak txapela eta gerrikoaz gain urrezko domina, dirua eta Kutxaren trofeoa, Pasaiako Udalarena eta Euskal Dantzarien Biltzarrarena jasoko ditu; baita Jesus Jauregi eskultorearen obra ere, bere herriko udaletxerako. Iaz Aiert Beobidek irabazi zuen txapela, eta aurretik Jon Maiak, Edu Muruamendiarazek, Ramon Sanchezek eta Mikel Sarriegik irabazi dute, besteak beste.
Dokumentuaren akzioak