Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

Dokumentuaren akzioak

Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

Haren "ekarpen emankor eta aberatsagatik" saritu du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2015/11/17
Lotura
Berria
Marian Arregik Juan Antonio Urbeltzekin batera musika tradizionalaren arloan egindako lana ere goraipatu du Foru Aldundiak, "folklorearen ikerkuntzan urte luzez egindako ekarpenak bien eskuetan jarrita".

Saria Argia dantza taldeko zuzendariari emateko arrazoien artean bost nabarmendu ditu Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak. Dantza ezagutarazteko Urbeltzek egindako lana azpimarratu du, "gerrak eragindako haustura gaindituta ikerkuntza eta landa lanaren bitartez trasmisioa mantentzea lortu baita". 1980ko hamarkadatik aurrera egindako sorkuntza lanak ere azpimarratu ditu, zeintzuetan "modu serio eta sakonean sortzea posible dela" erakutsi duen.

Euskal Herriko beste zenbait dantza talderekin egindako elkarlana eta dantzaren dibulgazioan egindako lana handia kontuan izan dute saria berari ematerako erabakia hartzeko orduan, eta balio sendoetan oinarrituta egindako ibilbidea eta ekarpenak egin dituela azpimarratu dute.

Urbeltz saritzearekin batera euskal dantzaren sektore osoari errekonozimendua adierazi dio Gipuzkoako Foru Aldundiak "euskal komunitate kohesionatu bat sortzeko dantzak egin duen ekarpena sekulakoa izan delako".

Juan Antonio Urbeltz, 2012ko irudi batean.
Juan Antonio Urbeltz, 2012ko irudi batean. Iñigo Uriz / Argazki Press

Dokumentuaren akzioak