Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gipuzkoako haur mailako Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa aurrera doa

Dokumentuaren akzioak

Gipuzkoako haur mailako Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa aurrera doa

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2005/01/21

Bi mailatan berezi ziren dantzariak: A sailean, 7 urtetik 12 urte bitarteko neska-mutilak eta, B sailean, 12tik 15 urte bitarteko gazteak.



A saileko dantzariak, igandean aritu ziren, goizeko 11:00etatik aurrera. Guztira, 15 neskak eta 16 mutilek hartu zuten parte. Sail honetako neskek Txakolin eta Agurra dantzatu zituzten. Amaia Ostolaiz oiartzuarrak lortu zuen lehengo postua eta hirugarren postua Aia De la Peña oiartzuarrak eskuratu zuen, biak Haurtzaro Dantza Taldekoak. Sail honetako mutilei dagokienez, Alpargata eta Egurra dantzatuz, bigarren postua Iñigo Etxebeste oiartzuarrak lortu zuen eta hirugarrena Lander Sein oiartzuarrak, hauek berriz Errentaeriako Ereintzako taldekideak.



B sailari dagokionez, larunbata arratsaldean aritu ziren, 17:00etatik aurrera, 9 neska eta 7 mutil. Sail honetako neskek Ehun Dukat eta Uztai Txiki dantzatu zituzten eta Oiartzungo Odei Mujika hirugarren postuan sailkatu zen. Mutiletan, aldiz, Desafioa eta Alpargata dantzatuz, Eñaut Fernandez eta Jon Iragorri oiartzuarrek bigarren eta hirugarren postua lortu zuten, guztiak Haurtzaro Dantza Taldeakoak.

Dokumentuaren akzioak