Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gipuzkoako dantzen doinuak bildu dituzte bi CDtan

Dokumentuaren akzioak

Gipuzkoako dantzen doinuak bildu dituzte bi CDtan

Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2003/12/06

Lehenengo diskoan Gipuzkoako dantza garrantzitsuenak bildu dituzte; hala nola Gizon dantza, Brokel dantza saila, Jaunaren aurreko ezpata dantza eta baita Erribera, Ehun dukatekoa, Upelategi eta Betronio Txikia eta Betronio Haundia doinu zaharrak ere. Donostiako Udal Txistularien Bandak Jose Inazio Ansorenaren zuzendaritzapean interpretatu ditu doinu horiek.Bigarren CDan, berriz, lekuan lekuko dantzak eta herrietako aldaerak jaso dituzte, eta, hori dela eta, Gipuzkoako zenbait herritako udal bandek grabatu dituzte doinuak. Hain zuzen ere, Abaltzisketako Txantxo dantza, Legazpiko Ezpatadantza, Oñatiko Korpus dantzak, Tolosako Bordon dantza, Zumarragako Ezpatadantza, Berastegiko San Juan dantzak, Debako San Roke dantzak eta Bedaioko Ingurutxoa azaltzen dira bigarren CD horretan.



Laurehun urteko historia



Diskoan, melodien edertasunagatik edo dantzen pauso eta koreografiaren dotoreziagatik nabarmentzen diren Gipuzkoako dantzak bildu dituzte. Horietako asko duela 400 urtetik hona dantzatu izan dira herrietako festetan, erlijio liturgietan edo kultur ekitaldietan, eta belaunaldiz belaunaldi gorde dira.



Dantzarien Biltzarrak azaldu duenez, grabazio honekin, «kalitate handiko eredu bat» utzi nahi izan diete dantza taldei.

Dokumentuaren akzioak