Dokumentuaren akzioak
Gipuzkoako dantzen doinuak bi CDtan
Elkar etxeak izan du lanaren ardura. Anjel Valdes mintzatu zen atzo diskoaren aurkezpenean eta euskal dantzari taldeek erakutsitako eskaerari erantzunez jokatu dutela adierazi zuen. Xabier Mendizabal, Euskal Dantzarien Biltzarreko Gipuzkoako lehendakaria, eta Jon Galindez, Biltzarreko koordinatzailea, ere mintzatu ziren. «Herriko dantzen doinuak jotzeko herrietako txistulariengana jotzea zela onena erabaki genuen, horrek grabazio lana zaildu badu ere», esan zuen Mendizabalek.
Abaltzisketako "Txantxo Dantza", Legazpiko "Ezpata dantza", Oñatiko "Korpus dantzak", Tolosako "Bordon dantza", Zumarragako "Ezpa-ta dantza", Debako "San Roke dantza" eta beste hainbat sartu dituzte.
Grabazioan, txistulariez gain dantzariek ere hartu dute parte.
Dokumentuaren akzioak