Dokumentuaren akzioak
Gipuzkoako dantzak taularatu ditu Goizaldik Konstituzio plazan
Goizaldi 1948. urtean sortu zuten Donostian, Candido Pujana maisuaren eskutik. Gipuzkoako dantzak bere horretan mantendu eta Euskal Herrian zein atzerrian zabaltzea izan da urte luze hauetan guztietan bere lana. Ekarpen horren adibide bat izan da Konstituzio plazan egindako saioa eta, ikusleen aldetik jasotako txalo zaparrada kontutan hartuta, bide onean dira Goizaldiko dantzariak. Hain zuzen ere, XVIII. mende hasierako Gipuzkoako dantzen tradizioa jaso du Goizaldik. Juan Inazio Iztuetak 1824. urtean Gipuzkoako Dantzak liburuan jaso zituen dantza moldeak bere egin ditu.
Konstituzio plazan, orain arte, Kresala, Gero Axular, Eskola eta La Ribera Canta taldeak aritu dira dantzari. Trebeska Dantza Taldeak egingo du saioa bihar, 20:00etan, eta Arkaitz Añorgako Dantzariak taldeak larunbatean, ordu berean.
Dokumentuaren akzioak