Dokumentuaren akzioak
Gipuzkoako Aurresku Txapelketa irabazi zuen Beobidek
Aiert Beobide donostiarrak Euskadiko XXXIII. Gipuzkoako Aurresku Txapelketa irabazi zuen iragan igandean. Jon Maya oreretarra gelditu zen bigarren, eta Aritz Salamanca lezoarra, hirugarren. Pasai Antxoko Gure Zumardian aritu ziren dantzariak, eta guztira, hamasei parte-hartzaile izan ziren. Dantzari bakoitzak ''Agurra'' eta ''Zortzikoa'' dantzatu zituen.
Dokumentuaren akzioak