Dokumentuaren akzioak
Gipuzkoa eta Lapurdiko dantzak ikusteko aukera egongo da gaur Elgoibarko plazan
Herriko eta Kanboko taldeek Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko saioa eskainiko dute 19.00etan
Edonola ere, arratsalderako prestatutako ekitaldia Elgoibarko Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko antolatu den egitarauaren barruan kokatzen da.
Bertan, Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari taldeko kideek Gipuzkoako dantzak eskainiko dituzte. Era berean, Kanboko Jeikadi dantza taldearen eskutik, Lapurdiko dantzak ikusteko aukera izango dute herritarrek.
Elgoibarko Udaleko Euskara sailetik esandakoari eutsiz, "Kanboko taldea Elgoibarren dantzatzeko gonbidatu izana ez da kasualitate bat. Izan ere, Elgoibarren bezala, Kanboko Euskal Jaiak 1907. urtean ospatu ziren eta aukera polita iruditu zitzaigun bi herrietako dantzariak ikuskizun batean elkartzea".
Dokumentuaren akzioak