Dokumentuaren akzioak
Gil eta Vesgak irabazi dute Segurako dantza txapelketa
Bigarren postua, Bergarako Mikel Igartua eta Ibane Basetarentzat
Epaimahaia bost dantza adituk osatu zuten, hain zuzen,
Rafa Salaberria, Jesus Mari Garate, Izaskun Iturri, Gaizka Benguria eta
Josean Atxukarrok. Irabazleek 55 punturekin lortu zuten garaipena.
Bigarren sailkatuei 42 puntu eman zizkieten epaileek eta 41,50
hirugarrenei. Azken hiru urteetako irabazleek, Azpitarte anai-arrebek,
ez zuten parte hartu atzoko saioan eta azken bi edizioetan bigarren
egin duten Gil eta Vesga azaltzen ziren faborito garaipenerako eta
pronostikoak bete egin zituzten. Zortzi aldiz parte hartu dute Segurako
txapelketan eta atzokoan garaipena beraiena zela adierazi zietenean
hunkituta igo ziren oholtza gainera sariak jasotzera.
Txapelketa honetako sariek ere badute berezitasunik,
Nestor Basterretxeak egindako trofeoa jasotzen baitute irabazleek eta,
hiru aldiz jarraian irabaziz gero, dantzariek ordezkatzen duten Udala
jabetzen da eskulturaz. Azpitarte anai-arrebek Azkoitiko Udalera eraman
zuten iaz saria hiru garaipen lortu ondoren eta aurtengo trofeoa berria
izan da, Basterrretxeak txapelketarako egiten duen zazpigarrena. Nestor
bera Seguran izan zen atzo irabazleei trofeoa ematen.
Atzoko lehiaketan 10 bikote aritu ziren dantzan oholtza
gainean, horietatik 7 gipuzkoarrak eta 3 bizkaitarrak. Lehen aldiz
parte hartu eta ongien sailkatutakoen-tzat eskaintzen den Gillermo
Areizaga saria Sestaoko Karlos de las Heras eta Oroitz Bilbaok jaso
zuten.
Dokumentuaren akzioak