Dokumentuaren akzioak
Giharra eta arintasuna orekan
Revolution dantza konpainiaren 'Urban Ballet' ikusi ahalko da gaur Donostian, balleta eta hip hoparen artean
Anthony Egea dantzariaren egitasmoa da Revolution konpainia. Cannesen
dantza klasikoa ikasi ondoren (Frantzia), New Yorken (Ameriketako
Estatu Batuak) ekin zion dantza garaikideari. Edertasuna eta indarraren
arteko oreka bilatu nahi izan du bere lanean, orain arte.
Urban Ballet-en, musikaren eta dantzaren arteko
erlazioak kaleko dantza eta partitura klasikoa nahastea du helburu.
Interprete bakoitzak berezitasun artistiko bat adierazten du.
Vivaldiren Stabat Mater musikarekin hasten da lana, dantzari bakar batekin. Bigarren zatian, Ravelen Boleroa
erabiltzen du, bederatzi dantzarirekin. Iannis Xenakisen musika
erabiltzen du hirugarren zatian. Azken atalean, aukera dute dantzariek
norbera bere aldetik aritzeko. Donostia 2016 Europako Kultur
Hiribururako Hautagaitzaren barruan antolaturiko ikuskizuna da.
'URBAN BALLET'
Noiz. Gaur, 20:00etan.
Non. Egia kultur etxean, Donostian>.
Dokumentuaren akzioak