Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gibel jatearekin hasiko dira gaur bi asteburuz luzatuko diren Lizartzako Inauteriak

Dokumentuaren akzioak

Gibel jatearekin hasiko dira gaur bi asteburuz luzatuko diren Lizartzako Inauteriak

txekorra aurrean dela, dantzasaioa izango da plazan. Datorren asteburuan jantziko dituzte mozorroak eta 'ijitoa' erre ondoren amaituko dira jaiak

Egilea
Marta San Sebastián
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Lizartza
Mota
Albistea
Data
2007/02/03

Txekorra plazan dela, Udal ordezkariak 12.00etan iritsiko dira bertara. Gibela dastatuz hasiko dituzte Inauteriak, ohi bezala. An-tzina Inauteri sasoi guztirako jakia izateko hiltzen zuten txekorra. Animalia hau hilberria dela haragia oso gogorra izan ohi du eta horregatik luzatzen dira bi asteburuz Lizartzako Inauteriak. Gaur egun, aldiz, gibela jan ostean antzezlan bat egiten dute eta Otsolar dantza taldeko dantzari gazteenek saioa eskaintzen dute.

Inauterietako mozorroek eta lizartzarren asmamenak, aldiz, datorren asteburua bitarte itxaron beharko du. Ostiralean mozorro festa antolatu du eskolak 14.15ean eta, ondoren, kalejira izango da. Ilun-tzean, aldiz, 20.00etan, Otsolar dan-tza taldeak emanaldia eskainiko du Aztinondo pilotalekuan.

Larunbatean 7.00etan plazan elkartuko dira herritarrak dantzari, txantxo eta txistulariekin kalejira egiteko. Horren ostean, puske-biltze a egingo dute. Usadioak agin-tzen duen bezala, 9.30ean Etxe-zahar baserrian geldialdia egingo dute gosaltzeko. Mozorroak 12.00etan aterako dituzte kalera. Gurdi eta txarangen irteera ere ordu horretan iragarri dute, Errota ataritik. 18.00etan, aldiz, sagardotegi ezberdinetako sagardoa eta Lizar-tzako talogileek egindako produktuak dastatzeko aukera izango da. Koadrilen arteko afaria ere ez da faltako eta 21.00etan bilduko dira Aztinondo sagardotegian.

Igandean amaituko dira aurtengo Inauteriak. 11.00etan meza nagusia izango da txistulariek eskainitako Agintari doinuarekin eta, ondoren, hamaiketakoa egingo da plazan. Bestalde, 12.00etatik aurrera dan-tzariak kalean ibiliko dira gurdi, mozorro eta gainerakoekin. 13.00etan Lizartzako Inauteri dantzak ikusgai izango dira herriko plazan eta, horren ostean, herri bazkaria egingo dute pilotalekuan.

Lizartzako herritarrak ijitoak goitizenez ezagunak dira eta, horregatik, ijitoa errez amaituko dute aurten ere Inauteriei herriko plazan, 20.30ean.


Dokumentuaren akzioak