Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Getxoko Nazioarteko Folklore Jaialdia abian da

Dokumentuaren akzioak

Getxoko Nazioarteko Folklore Jaialdia abian da

Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2006/07/21
Jaialdiaren estreinako ekitaldia Getxoko Itxartu taldeak eskainiko du. Plaza horretan bertan, 22:00etan, etxeko taldeak euskal dantza tradizionalak dantzatuko ditu, garaian garaiko janzkera eta musika tresnak errespetatuz.

Bihar leku eta ordu beran, Portugalgo talde bat igoko da oholtzara, Areosako Talde Etnografikoa, hain zuzen. Orain 40 urte sortu zenetik Viana eskualdeko ohiturak zabaltzen jardun da taldea.

JAIALDIA AMAITZEKO, AFRIKA. Igandean, azken egunean, Senegalgo Koraren ikuskizuna izango da. Ospe handia lortu du musika, dantza eta akrobazia ikusgarriak uztartzen dituen talde horrek.

Dantza. 22. Nazioarteko Folklore Jaialdia. Lekua: Getxoko Bihotz Alai plazan. Noiz: Gaur, bihar eta etzi, 22:00etan.

Dokumentuaren akzioak