Oraingoan, herriko zazpi akademia eta dantza eskolek hartu dute parte, eta 9 eta 70 urte bitarteko 540 dantzari inguru bildu dira estilo askotako koreografiak interpretatzeko: dantza modernoa, garaikidea, klasikoa, dancehall, hiriko dantzak, funky, jazz-fusion eta flamenkoa.
Lehenengo emanaldia bihar, hilaren 16, izango da, Areetako Flamenko Eskolaren eskutik. Hurrengo egunean, 17an, Utopianen txanda izango da. Biharamunean, hilaren 18an, Estudio Dancoren lana izango da ikusgai eta, azkenik, hilaren 19an, lau protagonista izango dituzte bideoek: Dantzarte, Estudio de ballet Carmen Vera, Ana Lara Dantza Eskola eta Estudio de Danza Begoña Zabala.