Dokumentuaren akzioak
Gerri mugimenduek piztu dute Sanagustingo dantzalekua
Azpeitia alaitzen jarraitzen dute Azpeitia Dantzan egitasmoko ekitaldiek. Atzo gauean, dantzaleku bilakatu zen Sanagustin kulturgunea, 23:00etatik aurrera, eta hainbat herritar bildu ziren bertan areto dantzak egitera. Salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuez gozatu eta horiekin gorputzak dantzan jarri zituzten bertaratu zirenek. Dantzariak ikustera ere herritar ugari animatu zen.
Gaur, larunbata, berriz, Sahatsa dantza taldearen emanaldia izango da. 20:00etan, Plaza Txikian hasiko da ikuskizuna, eta, ondoren, plazan eskainiko dute saioa. Bihar, igandea, Azpeitia Dantzan egitasmoari bukaera emateko, erromeria eta dantza jauziak izango dira plazan, 19:00etatik aurrera.
Dokumentuaren akzioak