Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Geroz eta handiagoa da Pasaiako Dantza Festibala

Dokumentuaren akzioak

Geroz eta handiagoa da Pasaiako Dantza Festibala

Kantitate, kalitate nahiz hartzen duen espazioari dagokionez, geroz eta zabalagoak dira PDFren hegalak. Hogei emanaldik hartuko dute Antxo.
Egilea
Olaia Gerendiain
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Pasaia
Mota
Albistea
Data
2023/06/02
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
Gaur goizeko aurkezpeneko argazkia.

Gaur goizean aurkeztu dute Antxon inoizko Pasaiako Dantza Festibalik handiena. Hala da, urtez urte hazten baitoa Haatik konpainiak antolaturiko programa, ez soilik jasotzen duen emanaldi kopuruan, baita herrian konkistatzen ari den orotariko espazio eta agertokiengatik ere.

Goizeko prentsaurrekoan Iurre Aranburu, Aiert Beobide eta Jon Arsuaga antolatzaileekin batera izan dira Bea Caballero eta Alazne Mendikute udaleko kultur saileko langileak, Andrea Palomares jarduneko Kultur zinegotzia, eta programan parte hartuko duten sortzaileetako batzuk; horien artean Iker Murillo antxotarra, zeinak oholtzetako ibilbidea bukatutzat eman berri duen eta, hargatik, omendu egingo duten.

Beobidek atzera begirakoa egin du sorrerara: “Ongi gogoratzen dugu lehen edizio hori aurrera ateratzeko egin behar izan genuen lana”. Hortik bidea ez zen lausotu, pandemiak bete-betean kolpatu baitzituen haien asmoak ere, eta hirugarrenerako birusaren oinazeak egitaraua murrizketa askorekin osatzera behartu zituen dantzariak. “Iazkoa normaltasunera itzulera izan zen, eta konturatu garenerako, bosgarrena da!”, mintzatu da.

2023ko erronka ez da ere arrosa kolorekoa izango, topoa lurperatzeko obrek hankaz gora baitute barrutia. Joan den astean argitaratu zuen HITZAk egitarau osoa, eta datorren egunotan antolatzaileek iragarri dituzten berritasunen berri emango du hedabide honek; bai eta sortzaileek beraiek interpretatuko dituzten lanei buruz egin dituzten sinopsiak kontatu ere.

Dokumentuaren akzioak