Dokumentuaren akzioak
Gero taldeak 'Lamien basoa' ikuskizuna taularatuko du bihar Donostian
Bihar arratsaldeko 17.30 ean hasiko da Egiako Gazteszena Kultur Etxean
Juan Luis Unzurrunzaga, dantza taldearen zuzendaria da eta bere esanetan Lamien basoa emanaldiarekin "pauso handiago bat" eman nahi izan dute musikari eta koreografiari dagokienez.
Lamien basoa adarbakar zuri baten istorioa da. Bere adarretik edaten zuten guztiak sendatu egiten omen ziren. Neska txiki batek bere amonak kantatutako ipuinak entzutean baso horrekin amesten zuen. Bertan izaki erraldoi gaiztoak bizi ziren baita ere eta egurra eta perretxikoak lapurtzen zituzten, besteak beste. Adarbakarrak lamiekin bat egin eta haien trebeziaz basatiak gainditu zituzten.
Euskal dantza eta musika tartekatzen dituen ikuskizun honetan 45 pertsonek hartzen dute parte. Unzurrunzagak azaldu duenez, hamaika musikari izango dira taula gainean, "eskarmentu handia duten profesionalak" . "Abesti ba-tzuk beraiek konposatu dituzte, beste batzuk ordea, euskal dantzaren pausoetara moldatuta daude", eman du jakitera taldearen zuzendariak.
Ibilaldi oparoa Gero Axular Dan-tza Taldeak nahiko eskarmentu izan du Euskal Herritik kanpo, izan ere, Bruselasen eta Frantzian jardun izan dira haurrentzako jaialdietan parte hartuta.
Hiru urte pasa dira Axularreko
ikasleez osatutako dantza elkartea sortu zenetik eta jada ekintza mota
desberdinak antolatzen dituzte,esaterako, haur eta helduentzako dantza
ikastaroak, argi soinu eta dantza ikuskizunak, euskal dantza eta
musikari buruzko hitzaldiak, dantza tailerrak eta tradiziozko
dantzaldiak, kongresu, ezkontza eta era guztietako ospakizunetarako.
Gero Axular Dantza Taldeko kideetako batzuk.argazkia: n.g
Dokumentuaren akzioak