Kanpandorreko kanpaiek 09:00ak jo ahalaz bat bota dute lehen etxafuegoa eta horiekin batera hasi dira txistulariak jotzen. Plaza erdian prest zeuden ordurako Oñatz dantza taldeko dantzariak, Mikel Biain kapitan zela. Eta baita herritarrak ere. Bederatziak gerturatu ahalaz hasi dira plazara gerturatzen eta denbora gutxian borobil handi bat sortu dute. Txalo zaparradarekin eskertu dute herritarrek, beste behin, ekitaldi hau.
Dokumentuaren akzioak
Gero eta izaera handiagoa du Corpusetako zapatuko goizeko dantza ekitaldiak
09:00etan puntuan hasten dira Corpus jaietako zapatu goizeko dantzak, plazan. Azken urteetatik hona indarra hartzen ari den ekitaldia da. Herritarrak ordurako joaten dira plazara eta era naturalean sortzen dute borobila, hesi beharrik ez da egoten. Aurten ere horrela izan da.
Dokumentuaren akzioak