Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gero Axular taldeko bi dantzari saritu dituzte Groznyn

Dokumentuaren akzioak

Gero Axular taldeko bi dantzari saritu dituzte Groznyn

Donostiako Gero Axular dantza taldeko bi kide saritu dituzte Groznyn (Txetxenia). Onintza Unzurrunzaga eta Jon Egurretxeak Txetxeniako Kultura Ministerioaren Kultura saria eskuratu dute.

Donostiako Gero Axular dantza taldeko bi kide saritu dituzte Groznyn (Txetxenia). Onintza Unzurrunzaga eta Jon Egurretxeak Txetxeniako Kultura Ministerioaren Kultura saria eskuratu dute.
Egilea
Nerea Lizarraldea
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/10/19
Lotura
Irutxuloko Hitza

Lehiaketan zortzi herrialdek eta Errusiako 29 eskualdetako 130 dantzarik parte hartu dute. Guztiak dantzari profesionalak. Frantziako dantzariak eta Donostiako Gero Axular taldeak izan ezik.

Dantzarien maila oso ona zela kontatu dute, eta saririk lortzeko itxaropenik ez zutela. Igandean lehiatu ziren Gero Axularreko bi dantzariak, Juan Luis Unzurrunzagaren koreografiak dantzatuz. Agurra, gabota, arin-arina, fandangoa, Godalet…  Eta emanaldi bikaina egin zutela dirudi, saria lortu baitute. Gaur gauean iritsiko dira Euskal Herrira bi dantzariak, eta dantza taldeak “merezi duten harrera” egingo diola adierazi du.

http://irutxulo.hitza.eus/files/2016/10/gero-axular.jpg

Gero Axular dantza taldeko Onintza Unzurrunzaga eta Jon Egurretxea. (Argazkia: Gero Axular taldea)

Dokumentuaren akzioak