Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gero Axular dantza taldeak hainbat jarduera antolatu ditu bere hogeigarren urteurrena ospatzeko

Dokumentuaren akzioak

Gero Axular dantza taldeak hainbat jarduera antolatu ditu bere hogeigarren urteurrena ospatzeko

Egilea
Beñat Parra
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2024/04/18
Lotura
Irutxuloko Hitza
Gero Axular Dantza Taldearen erakustaldia Konstituzio plazan. (Argazkia: Gero Axular Dantza Taldea)
Gero Axular dantza taldearen erakustaldi bat, Parte Zaharreko Plaza Berrian.Gero Axular Dantza Taldea

Gero Axular dantza talde donostiarrak hogei urte beteko ditu aurten, eta hainbat jarduera antolatu dituzte, urteurrenaren bueltan. 2004. urtean, Aieteko Axular ikastolako guraso talde batek sortu zuen dantza taldea.

Igande honetan bertan izango da lehenengo jarduera, hilaren 21ean, Tolosako Leidor antzokian, 11:30ean. Gero Axular dantza taldeko kide ohiak eta gaur egungoak batuko dira oholtzan, 20 urte Gero-ago emanaldian, eta ikuskizunaren etekinak Apoyo Dravet elkartearentzat izango dira.

Horrez gain, honako ekitaldi hauek antolatu dituzte urteurrenaren harira: maiatzaren 2an, Balenciaga museoan San Sebastian Moda Festibalaren irekiera ikuskizuna; abuztuaren 13an, Donostiako Aste Nagusiko ikuskizuna, Plaza Berrian; urriaren 19an, Easo abesbatzarekin batera ikuskizuna, Viktoria Eugenia antzokian; eta, abenduaren 13an, jantzi erakusketaren aurkezpena eta prentsaurrekoa.

Dokumentuaren akzioak