Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gernikako bonbardaketa gai hartuta ikuskizun hunkigarria eskaini zuen Tantirumairu euskal folklore taldeak

Dokumentuaren akzioak

Gernikako bonbardaketa gai hartuta ikuskizun hunkigarria eskaini zuen Tantirumairu euskal folklore taldeak

Jendetza bildu zen apirilaren 21ean plazan, euriari eta telebistako futbolari aurre eginez

Egilea
Aitor Arotzena
Komunikabidea
ttipi-ttapa
Tokia
Lesaka
Mota
Albistea
Data
2012/04/23
Lotura
ttipi-ttapa

Eguraldiak ez zuen batere lagundu eta ordu berean, telebistan Barça eta Real Madrilen arteko futbol “klasikoa” eskaintzen zuten, baina halere jendetza bildu zen Lesakako plazan, Tantirumairu euskal folklore taldearen ikuskizunaz gozatzera. Ixiltasuna nagusi, dantzariek plazaratu zutenak ixiltasuna eskatzen zuelako. Megafoniatik, bonbardaketa soinuak, gernikarren ahotsak… Dantzariak, Picassoren koadrotik ateratako irudiak balira bezala, plazan hedatu ziren eta beraien saioak eskaini zituzten. Ez zen ohiko dantza saioa izan. “Oroimen nahiz memoriarik gabe gure herriaren etorkizuna marraztu ezingo dugulako” prestatu zuen saioa Euskal folklore taldeak eta Gernika gogoan, plazaratu zuten.

Ikusleek txalo zaparrada batekin agurtu zituzten dantzariak.


Plaza bete zuen jendetzak ixiltasunean ikusi zuen saioa.


Saio berezi eta hunkigarria eskaini zuen Tantirumairu euskal folklore taldeak.

Dokumentuaren akzioak