Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gernika-Lumoko Eskolarteko Dantzari Eguna, irudietan

Dokumentuaren akzioak

Gernika-Lumoko Eskolarteko Dantzari Eguna, irudietan

Egilea
Aintzina Monasterio Maguregi
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Tokia
Gernika-Lumo
Mota
Albistea
Data
2024/05/05

Ilusioa, urduritasuna, irribarre goxoak, begirada konplizeak… eta beste hainbat eta hainbat irudi, emozio eta bizipen batzen ditu urtero Gernika-Lumoko Eskolarteko Dantzari Egunak. 1.000 umetik gora eta beste horrenbeste nagusi elkartu zituen atzo [maiatzak 5].

11:00etan Pasealekutik irten ziren kalejiran, eta eszenatokia behar bezala estreinatu zuten. Izan ere, aurrekoetan ez bezala, San Kristobaleko aparkalekua izan dute aurten dantza-gune. 31. aldia izan zen atzokoa. Allende Salazar Herri Ikastetxeko, Barrutia Eskolako, Mertzede Ikastetxeko, San Fidel Ikastolako eta Seber Altube Ikastolako ikasleek erakustaldi bikaina eskaini zuten. Batzuk lehenengoz parte hartu zuten, beste batzuk hainbatetan aritu dira, baina denak ala denak gogo eta indar bera erakutsi zuten jendaurrean. Dotore dantzatu zuten. Adin tartetan banatuta aritu ziren, hezkuntza zentro bakoitza bere gunean. Agintariena, Ezpata Joko Txikia, Makil joko I, Makil joko II, Txulalai, Zapatain dantza, San Petrike, Gipuzkoako Makil Txik, Euzko Dantza, Arku Dantza, Zinta Dantza, Fandagoa eta Arin-arina dantzatu ostean, Benafarroako martxagaz amaitu zuten saioa. Dantzariek gozatu zuten, eta ikusleak gozarazi zituzten.

 

Dokumentuaren akzioak