Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gérard Godon eta Eric Thézé izango dira domekan Elgetako Herrixa Dantzan saio berezian

Dokumentuaren akzioak

Gérard Godon eta Eric Thézé izango dira domekan Elgetako Herrixa Dantzan saio berezian

Zuzeneko musikarekin egingo dute hurrengo dantzaldia Espaloia kafe antzokian. Aurreko urtean ere saioa egindakoa da Gérard Godon soinujole frantziarra. Lagunduta etorriko da aurten. Bikote formatuan jardungo du Eric Thézé musikariarekin. Saioa 19:00etan hasiko da.
Egilea
Larraitz Zeberio
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Elgeta
Mota
Albistea
Data
2018/04/16
Lotura
Goiena

Frantzian 'bal folk' edo 'bal trad' esaten zaien dantzaldietako berritzaileetako bat da Gérard Godon. 2000 hamarkadaren hasieran abiatu zuen Parasol taldea, Eric Thézérekin batera. Bere ezaugarri nabarmenenak izan daitezke musikalitate ezberdina —intimista, goxoa— eta dantza lotuetan berrikuntza zaletasuna. Asmatzen eta sustatzen ditu scottish, mazurka eta balts irregularrak.

Hogei urteko ibilbidean bederatzi CD argitaratu ditu, guztiak ere dantzarako musikaz osatuta. Ezaguna da dantza zirkuituan. Errepertorioan ditu scottish, polka, balts —hiru, bost, zortzi eta hamaika pultsukoak—, mazurka, scottish irregularrak, Chapelloise, borobila... eta beste hainbat. "Joan den urteko saioetan jo zizkigun ere, goxo asko, Zazpi jauziak, Lantzeko zortzikoa, eta fandango / arin-arina", gogoratzen du Herrixa Dantzan ekimeneko arduradun Patxi Monterok.

Dantzarako gonbidapena egin du beste behin Monterok. Domekan, apirilak 22, elkartuko dira Elgetako Espaloia kafe antzokian. Ohikoa den moduan sarrera doan izango da eta edatekoak eta jatekoak izango dira. Elgetako Udalak lagundutako ekimena da honakoa.

Informazio gehiago: https://www.parasol-godon.fr/

Joan den urteko dantzaldietako kronika eta argazkiak hemen

 

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Herrixa Dantzan 2018-04-17 18:43 Erantzuna | #1

AZKEN ORDUKO OHARRA: Duo Godon-Thézé iragarri genuen, baina Eric Thézé-k istripua bizikletaz, eta belauna apurtu omen du. Ez da etorriko. Beraz, dantzaldia Gérard Godon-ek emango du bakarka. Arazorik ez. Joan den urtean dantzaldi benetan goxoa eman zigun, eta berriro gozatuko dugu!!

Gérard Godon eta Eric Thézé izango dira domekan Elgetako Herrixa Dantzan saio berezian Eric Thézé eta Gérard Godon emanaldi batean.

Dokumentuaren akzioak