Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Genevatik izen handiko baleta helduko da gaur Maitaldira

Dokumentuaren akzioak

Genevatik izen handiko baleta helduko da gaur Maitaldira

Hiru koreografia eskainiko ditu, dantza garaikidearen hiru alderdi

Egilea
Nora Arberbide
Komunikabidea
Berria
Tokia
Miarritze
Mota
Albistea
Data
2004/09/10

Lehena Le Sacre izenekoa. 1972an John Neumeiek moldatu obra bat da. Stravinskiren musikan oinarriturik, aski «bortitza» dela zehaztu du Cohenek. Neoklasiko itxurako lana bada ere, dantza garaikidearen aztarnak aurki daitezke iduriz obra horretan. Bigarrenean dantzari bakarra dago taula gainean. Kiki la rose deitu Michel Kelemenisen koregrafia bat da. «Arina, poetikoa», Cohenen hitzetan. Koregrafoa garaikidea bada, noizbehinka «Nijinskik Larrosaren espektroa obran egiten dituen jestu ezagunak antzeman daitezke». Ez da haatik «Nijinskiri omenaldi bat», biziki «abstraktua» baita lana. Azkena Genevako baletarentzat asmatua du Andonis Foniadakis greziar gazteak. «Idazkera arrunt garaikidea du honek. Bachen musika gaur egungoa izan daitekeela frogatzen du Selon Desir izeneko lan honekin. Mugimendu anitzekoa da. «Indar handikoa», esplikatu du Cohenek. «Bachen estilo barrokotik hurbil. Delirio barroko bat dela erran daiteke beharbada». Genevako dantzari guztiek formakuntza klasikoa segitua dute, «baina ez dugu dantza klasikoa egiten. Hori da gure berezitasunetarik bat. Nahiz eta teknikoki klasikoa dantzatzeko gai izan, interesgarriagoa iduritzen zait gaur egungo dantzarentzat erabiltzea teknika hori. Estilo orori zabaltzea. Hainbeste estilo lantzen dituen talde bakarrenetako bat gara Europan», dio Cohenek.

Dokumentuaren akzioak