Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Generoa ohituretan dantzan' hitzaldi sorta abiatuko dute

Dokumentuaren akzioak

'Generoa ohituretan dantzan' hitzaldi sorta abiatuko dute

Emeki eta Parean elkarteek sortutako egitasmoa da. Ohiturak eta tradizioak gaur egunera nola iritsi eta biziberritu diren Lehen hitzaldia hilaren 10ean izango da, euskal dantzari buruzkoa.
Egilea
Ane Mendizabal Sarriegi
Komunikabidea
Bidasoako Hitza
Tokia
Hondarribia
Mota
Albistea
Data
2025/06/04
Lotura
Bidasoako Hitza

Horretarako “gure sustraiak” diren hainbat usadio izango dituzte hizpide, eta horiek gaur egunera iritsi arte izan duen bilakaera aztertuko dute.

Lehen hitzaldia, Euskal dantzak tradizioak iraunarazten, hilaren 10ean izango da eta Oier Araolaza dantzari eta antopologoak eskainiko du. Araolazak Euskal dantzek izan duten bilakaera izango du aztergai. “Tradizioak mantenduz, eta aldi berean gaurkotuz gurera nola iritsi diren aztertuko dugu”, adierazi dute antolatzaileek.

Araolazak Genero identitatea euskal dantza tradizionalen eraikuntzan doktorego tesia aurkeztu zuen. Bertan, gaur arte dantzetan iraun duten estereotipo bitarrak noiz, nola eta zein asmorekin sortu zituzten aztertu du Eibartarrak. Hitzordua 18:30ean izango da, Zuloaga Etxean.

Hitzaldi ziklo honek udazkenean izango du jarraipena. Hurrengo saioetan bertsolaritza eta euskalgintza izango dituzte hizpide. Eta aurreratu dutenez, sona handiko gonbidatuak izango dituzte.

Dokumentuaren akzioak