Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Genero-markarik gabeko trajeak estreinatu ditu Oñatzeko talde batek, Haurren Egunean

Dokumentuaren akzioak

Genero-markarik gabeko trajeak estreinatu ditu Oñatzeko talde batek, Haurren Egunean

Oñatz dantza taldeaz gain, beste hamaika talde ere batu dira aurtengo Oñatiko 53. Haurren Egunera; guztira, 800 lagun inguru mugitu ditu aurten dantzarien egunak. Berrikuntza nagusia izan da Oñatiko LH 6. mailako neska-mutikoek traje berriak estreinatu dituztela.
Egilea
Amaia Txintxurreta Guridi
Komunikabidea
Goiena Oñati
Tokia
Oñati
Mota
Albistea
Data
2025/09/14
Lotura
Goiena Oñati

 

 

Hamabi dantza talde ibili dira eguerdian kalerik kale dantzan, Oñatiko Haurren Egunean. Oñatikoez gain, beste herri hauetako dantza taldetako neska-mutikoak ere izan dira: Arrasateko bi dantza taldetakoak, Aretxabaletakoak, Urretxukoak, Antzuolakoak, Lizarrakoak, Portugaletekoak, Zarauzkoak, Gernikakoak, Zumarragakoak eta Soraluzekoak. 

Genero-markarik gabeko trajeak

Estreinakoz, Oñatz dantza taldeko haurren talde batek, LH 6. mailako 10-11 urte bitarteko neska-mutikoek, traje berriak estreinatu dituzte. Oñatzeko Julen Agirreren esanetan, berdintasunaren bidean, beste pauso bat eman dute: "Oñatz bere momentuan berditasun prozesu baten murgiltzen hasi zen eta ikusten genuena zen, nagusien taldetik, umeen taldetara pasatu behar zela berdintasun hori. Lehen geneukan ohitura taldeak bitan banatzekoa, mutiletan eta nesketan, eta pandemia ostean hasi ginen hori ekidin eta kinta osoak elkartuta entseatzen".

Eta horrek zer ekarri duen? Jantzietan ere "eragin handia": "Nahi genunena zen genero-markarik gabeko traje bat osatzea, bai Euskal Herriko, baina, batez ere, Gipuzkoako hainbat aurrekari oinarri hartuta. Azkenean, traje batzuk osatu ditugu, gaur egun, LH 6. mailan dabiltzan 10-11 urte bitarteko neska-mutikoendako".

Kolore zuria gailentzen da trajetan, eta ukitu gorriak dauzka: "Historia bat daukan oinarri bat da arropa zuriena. Historikoki etxe guztietan egon izan da arropa zuria eta Gipuzkoako dantza askotan molde hori jarraitu da; oinarri zuri hori. Orduan, guk egin duguna izan da, oinarri hori hartu, baina gure sinadura ematea nahi genion, eta hori egin dugu gona bitartez; erabili duguna izan da Oñatiko dantzaren prototipoa, baina gona horiek izan beharrean gorriak azpiko badana zuri horrekin, buelta eman diogu, eta, gona zuria jarri diogu, badana gorriarekin".

Arratsaldean, alardea

Eguerdian, taldetan banatuta, kalerik kale ibili dira dantzan guztiak, eta arratsaldean alardea egingo dute Foruen Enparantzan, 17:15ean. Egunari bukaera emateko, 18:30ean erraldoiak eta buruhandiak irtengo dira.

Dokumentuaren akzioak