Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Genero-ikuspegiaren inguruko hausnarketa

Dokumentuaren akzioak

Genero-ikuspegiaren inguruko hausnarketa

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Deba
Mota
Albistea
Data
2022/07/15
Lotura
Nontzeberri

Kimua Dantza Kolektiboaren genero-ikuspegia eta askatasuna gogoetagai dituen GenEroa izeneko lana ikusteko parada egongo da Debako Plaza Zaharrean, 22.00etan hasita.

Genero-ikuspegiaren inguruko lanketa proposatzen du pieza horrek. Dantza ikuskizun horretan, eta gorputzaren mugimenduek gidatuta, “hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango da. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?”

Kimua DK osatzen duten dantzari bakoitzak ibilbide eta dantza garapena, dantza egiteko motibazioa zein ilusio ezberdinak izan ditu, baina beti ere, modu autogestionatuan kudeatu dute kolektiboa. Dantza ikuskizunean, zazpi interprete izango dira taula gainean, eta hainbat koreografia interpretatuko dituzte, eta musikek, zuzeneko errezitaldiek, bertsoek, off-eko ahotsek, trantsizioek zein hainbat baliabide materialek ikuskizuna osatuko dute.

Dokumentuaren akzioak