Dokumentuaren akzioak
Gaztemundu 2014, euskal dantza talde zuzendariei dedikatua, Donostian uztailaren 5etik 20ra
Eusko Jaurlaritzak joan den ostiraleko EHAA buletin ofizialean eman zuen argitara 2014ko Gaztemundu programaren deialdia, aurtengoan euskal dantzari eta dantza taldeetako zuzendari eta arduradunei zuzendua. Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 3an agortuko da.
Ez dago aurten deialdian parte hartzeko adin mugarik, eta hemezortzi urtetik gorakoek har dezakete parte. Parte hartzaile bakoitzak, urteroko betekizunak bere beharko ditu, baina aurtengoan, dantza izanik Gaztemunduren ardatza, bideo bat bidali beharko du, hiru bat minutukoa gutxienez, kalitate onean, agertuz bertan bere burua euskal dantza tradizional klase bat ematen.
2003tik honako Gaztemunduetan parte hartutakoek ezingo dute parte hartu, urte hartan arautu baitzen Eusko Jaurlaritzaren programa hau.
-Aurreko datuak laburpena baino ez dira. Deialdi osoa, balioa duten eskabide eta betekizunekin, hemen irakur dezakezu
Dokumentuaren akzioak