Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gaztefolk jaialdiko saioa eginen da astelehen arratsaldean Beran

Dokumentuaren akzioak

Gaztefolk jaialdiko saioa eginen da astelehen arratsaldean Beran

Irungo Eraiki dantza taldekoekin batera, Moldavia eta Errusiako dantzariak ariko dira

Gaztefolk Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdiko saioa izanen da uztaularen 28an, astelehen arratsaldeko 8etatik aitzinera Berako eskolako frontoian. Jaialdia antolatzen duen Irungo Eraiki Dantza taldeko dantzariekin batera, Moldaviako Flori de Tei eta Errusiako Yeralash Song and Dance Ensemble taldekoak ariko dira.
Komunikabidea
Ttipi-ttapa
Tokia
Bera
Mota
Albistea
Data
2014/07/28
Lotura
Ttipi-ttapa

TALDE PARTE HARTZAILEAK

Flori de Tei (Moldavia)

“Flori de Tei” dantza taldea 1957an sortu zen eta talde horretan jatorri eta nazionalitate ezberdineko lagunek parte hartu dute. 1959etatik aitzinera inguruneko eskualdeetan ikuskizunak eskaintzen hasi ziren, berehala kritika eta publikoaren onespena izan zuten. 2006. urtean, euren orkestra sortu zuten musikarekin dantzei laguntzeko . Urte hauetan guztietan zenbait herrialdetatik bidaiatu dute: Italia, Turquia, Errumania, Grezia, Etiopia… Bere programa Moldaviako hainbat dantza eta kantu tradizionalek osatzen dute, zenbait kulturek eraginda: ijitoak, bulgaroak, …

Song and Dance Ensemble (Errusia)

“Yeralash” haurren dantza taldea 1990ean sortu zuten Chelyabinsken. 5-15 urteko 300 haurrek eta 12 irakaslek osatzen dute, L.I.Rakova zuzendari artistikoa izaki, E.A.Farlandskaya koreografo nagusia. Errusiako Federazioko hainbat jaialditan parte hartu dute, ospe haundia izaki: Urrearen giltza” Jaialdia (Chebakul 1995), ” Isyyk-Kul Babestu” Jaialdia (Beshkek1996), “Kuvandyk” Jaialdia (1996-2000), “Kristal tantak” Arteen Jaialdia (1998), Errusiako Bazhov Jaialdiko Sari nagusia (1998), “Haurtzaroaren arteak” lehiaketa-jaialdiko sari nagusia (Moscu, 1999). Era berean, nazioarteko zenbait jaialditan parte hartu dute Belgikan, Italian eta Austrian.

Eraiki Dantza Taldea (Irun; Euskal Herria)

Eraiki Dantza Taldea 1978an sortu zen Behobia auzoan, hasiera batean bertako ospakizun ttikietan parte hartuz, haunditzen joan zen ekitaldien kopuruan eta kalitatean. Poliki-poliki Euskal Herriko zazpi probintzietako folklorea errepresentatzeko gai zen talde bilakatu zen eta 1989an egin zuen lehen nazioarteko bidaia. Orduz geroztik, atzerrian euskal folklorea irakasteko asmoz eta gazteen artean interesa pizteko asmoz, hainbat jaialditan parte hartu du, gazteena zein helduena. 1996an Bidasoaleko Nazioarteko Folklore Jaialdia sortu zuen helburu horiekin.

Urtero urtero, Mundu osoko floklorea ezagutzeko aukera ematen du Bidasoako Jialdiak. Argazkian, 2010ean Beran izan zen taldeetako bat.

Urtero urtero, Mundu osoko floklorea ezagutzeko aukera ematen du Bidasoako Jialdiak. Argazkian, 2010ean Beran izan zen taldeetako bat. Argazkia: Foto Goiko

Dokumentuaren akzioak